Ibiltzea topagune

Ekimenaren helburu nagusiak bi dira. Batetik, nabarmentzea eta sustatzea herrietan eta hirietan konpainian egindako ibilaldiak, ongizate fisiko, emozional eta sozial iturri bezala. Eta bestetik, milaka topaketa, ibilaldi eta elkarrizketa eragitea ezberdinen artean.

Apirilak 6 > Ekainak 29

Talde-erronka bat Donostian. 84 egunean munduari bira ematea Donostiatik irten gabe, milaka ibilalditan "ezberdinek" osatutako bikoteek edo taldeek egindako distantziak batuz.

11658,785 km

40.075 km-tatik 29.09% osatu dugu.
Erronka -477 egun barru bukatuko da.

Ibilbidea

Distantziak neurtzeko, detektagailudun sei baliza jarriko ditugu Tenis-a eta Sagues arteko ibilbidean.

4 txartel desberdin

Aukeratu zure HIRIBILTZEN txartela Donostiarekin duzun harremanaren arabera. IJENTEA KAFEAn lor dezakezu (Nautiko ondoan, 9:00-20:00): 2 euro balio du eta nahi adina alditan erabili ahal izango duzu.

Bikoteka edo taldeka

Erronkarako km-ak gehituko dituzu HIRIBILTZEN txartelarekin ibilbideko balizak ukituz. Horretarako:

  • Bakarka ibilitako distantziak ez ditugu kontatuko.
  • Bikoteetan txartel desberdinak behar dituzue.
  • Taldeetan txartel batek gutxienez besteetatik desberdina izan behar du.

Zatoz ibiltzera

Zenbat eta gehiagotan parte hartu, hobe: zuk erabaki noiz, non eta norekin.

Lagunik ez duzunean, Nautiko ondoko balizara etortzea proposatzen dizugu orduotan: 10:00, 12:00, 14:00, 16:00, 18:00, 20:00.

Adi gure agendari: beharbada bertan topatuko dituzu ibilaldi bat partekatzeko gustoko pertsonak edo elkarteak.

Erregistratu zure txartela

Km-ak gehitzeko ez duzu txartela erregistratu beharrik, baina egiten baduzu esperientzia osoagoa gozatuko duzu.

Hemen egin dezakezu edo gure eskuorri bat bete eta IJENTEA KAFEAn utzi (Nautiko ondoan, 9:00-20:00).

Lasai, zure datuak ez ditugu argitaratuko ezta inori emango ere.

Ze hizkuntzatan nahi dituzu jaso gure mezu elektronikoak?

Partekatu zure esperientzia

Esperientziaren inguruan talde-kontakizun bat osatu nahi dugu: egin zure ekarpena ibilaldi bat egiten duzun bakoitzean, testu edo argazki bidez.

Hemen edo Facebook-eko taldean egin dezakezu, edo Twitter eta Instagram-en #hiribiltzen erabiliz.

Topaketak proposatzen dizkizugu pertsona, elkarte eta abarrekin. Egin klik datu gehiago, ordua eta topagunea ikusteko.

Talde edo elkarte baten partaide bazara eta ekimena gustatu bazaizu, gurekin kontaktuan jar zaitezke: donostia@hiribiltzen.eu

Energia Olatuek sustatuta

Elkarrekin bizitzeko kultura, ibiltzea topagune bilakatuz. HIRIBILTZEN ekimena Donostia 2016 Fundazioaren Energia-Olatuak programaren "Topaguneak" deialdi bereziaren barnean "Ardora" herritarren batzordeak hautatu du.
HIRIBILTZEN ekimena Patxi Galarraga eta Miren Vives arkitektoek sortu eta antolatu dute, hiri-ibilaldiak neurtzeko sortu zuten Hiribili sistema moldatuz. Projekta Urbes estudiotik hiri barneratzailegoak, aktiboagoak eta osasuntsuagoak sustatzen dituzte.